Kostu Sanitarioen Gestio eta Ebaluazioari Buruzko V. Jardunaldia




Komunikazioen laburpenak bete eta bidaltzeko betekizunak.

1. Komunikazioek jatorrizkoak izan beharko dute. Hau da, ez dira argitaratu inongo aldizkaritan. ezta aurreko kongresuetan komunikazio gisa aurkeztu ere.

2. Laburpenak Idazkaritza Zientifikora 2000ko ekainaren 20a baino lehenago bidali behar dira.

3. Laburpenak disketean eta paperean bidaliko dira kongresuaren eredu ofizialean Word 97an edo aurrekoetan, letra mota Times New Roman 10 zenbakikoa izango delarik.

4. Jatorrizkoa paperean bidali behar da. Gainera, egileen eta lantokiaren daturik gabeko hiru kopia bidali behar dira.

5. Komunikazio bakoitzean gehienez ere 6 egile ager daitezke. Komunikazioa aurkezten duenaren abizena azpimarratu behar da, jardunaldian nahitaez izena emanda egon behar duena.

6. Hiru hitz klabe idatziz jarriko dira.

7. Izenburua letra larriz idatziko da eta gehienez ere bi lerro har dezake.

8. Testuak ezin du gainditu eredu ofizialaren mugak eta hurrengo egitura izan beharko du: sarrera, metodoak, emaitzak eta ondorioak.

9. Egileek esango dute nola nahiago duten komunikazioa aurkeztu, ahoz edo poster baten bidez.



Komunikazioen laburpenak baloratzeko arauak.

Batzorde Antolatzaileko hiru kidek komunikazioen laburpenak egilea jakin gabe eta bananduta aztertuko dituzte geroago onartzeko. Bidalitako laburpenen kopiak, egileen izenik gabekoak, erabiliko dira ebaluatzeko. A ataleko betekizunak zaindu direla egiaztatu ondoren, ondorengo ataletako bakoitza baloratuko da:

a) Originaltasuna. 0tik 5 puntura bitartean.
b) Metodologia. 0tik 5 puntura bitartean.
c) Jardunaldian aurkeztua izateko interesa. 0tik 5 puntura bitartean.
d) Gizarte errentagarritasuna. 0tik 5 puntura bitartean.

Puntuazio horren arabera hautatuko dira onartutako komunikazioak eta komunikaziorik onenak aukeratzeko aurretiko hautaketa gisa balio izango du. Batzorde Zientifikoak komunikazioa onartua izan den ala ez 2000ko abuztuaren 31 baino lehenago egileei jakinaraziko diela hitz ematen du.

Batzorde Zientifikoak erabakiko du nola aurkeztu komunikazioa, ahoz edo poster baten bidez. Dena dela, egileek adierazitako nahia kontutan hartuko du.



Ahozko komunikazioak aurkezteko arauak.

1. Egileak egokitu zaion aretoan komunikazioa hasi baino hamar minutu lehenago egon eta mahaiko moderatzilearen aurrean bere burua aurkeztu beharko du.

2. Azalpenak honelako egitura izan behar du: sarrera, metodoak, emaitzak eta ondorioak.

3. Azalpena egiteko denbora 7 minutukoa da, moderatzaileak zorrozki kontrolatuko duena.

4. Komunikazioa aurkezten laguntzeko diapositibak Idazkaritza Teknikoan eman beharko dira, gutxienez bi ordu lehenago.

5. Disketeak jardunaldia hasi baino 10 egun lehenago bidali beharko dira. Aurkezteko formatua PowerPoint 97 edo aurrekoak izango da.

6. Ezinbestekoa da diapositibek eta gardenkiek kalitate grafikoko irizpideak izatea. Ez da gomendagarria testuak 4 edo 5 lerro baino gehiago hartzea, ezta irudi edo taulek datu edo lerro eta zutabe asko izatea ere.

7. Onartutako komunikazioen egileek komunikazioaren behin betiko testua bidali beharko dute Idazkaritza Zientifikora, diskete batean eta Word 97an edo aurrekoetan, 2000ko irailaren 15a baino lehenago, garaiz argitaratu ahal izateko. Testuko letra Times New Roman 10 izango da eta DIN-A4 motako 6 orrialde baino gehiagokoa ezin da izan. Testuaren aurretik gaztelania eta ingelesezko laburpena joango da eta bibliografiak Vancouver-reko arauak jarraitu behar ditu. Komunikazioaren testua epearen barruan bidaltzea ezinbestekoa da jardunaldi honetan ezarritako sariak irabazteko aukera izateko. .



Posterrak aurkezteko arauak.

1. Posterraren edukiak, baita bidalitako laburpenarenak ere, honelako egitura izan behar du: sarrera, metodoak, ondorioak eta emaitzak. izateko.

2. Tipografiaren tamainak eta itxurak egokiak izan behar dute 2 metrotatik argi irakurri ahal izateko.

3. Posterra bertikala izango da eta gehienez 120 zm.ko altuera eta 90 zm.ko zabalera izango du.



Komunikaziorik onenentzako sariak.

Batzorde Antolatzaileak ahozko komunikaziorik onenentzako zazpi sari sortu ditu, gai bakoitzeko sari bat, bakoitza 200.000 pezetakoa. Sariok jardunaldi honetako bukaera emateko zeremonian jendeaurrean iragarriko dira. Puntuaziorik handiena lortzen duten laburpenak ahoz aurkeztean ebaluatu egingo dira, komunikaziorik onenentzako sariak aukeratzeko. Batzorde Antolatzaileak bere hiru kide izeneztatuko ditu lan hori egiteko, eta beroriek irizpena emango dute laburpenaren puntuazio eta komunikazioaren aurkezpenaren arabera.

Batzorde Antolatzaileak sariak hutsik gelditu direla adierazi ahal izango du eta bere erabakia apelaezina izango da.