Kostu Sanitarioen Gestio eta Ebaluazioari Buruzko V.Jardunaldia


Batzarkide agurgarriok:

       Ongi etorri Bilbora. Guretzat ohore handia da hiri barri eta moderno honetan zuek denok hartzea. Hiritarren esker ona, Erakundeen arteko elkarlana, ahalmen sortzaile eta berritzailea bihurtu dira aldaketa honen bultzatzaile nagusiak. Balore guzti horiek izan dira kontutan izan ditugunak Jardunaldi hauen antolakuntzan, guztiz beharrezkoak direlako azken urte hauetan prestakuntza sanitarioan egin diren hobekuntzen joera positiboari eusteko.

       Jardunaldi hauen edukiaren mamia bi hitzetan esan beharko bagenu, bi hauek lirateke; aniztasuna eta kalitatea.

       Aniztasuna, antolatutako jarduera kopurua handiagatik ( txostenetarako 32 mahai, 27 tailer eta komunikaziorako 20 mahai) eta emandako gaien aniztasunagatik.

        Kalitatea, Batzorde Antolatzaileak Jardunaldietan tratatuko diren gaietan esperientzia abangoardista eta etorkizun-sena duten pertsonak txertatu nahi izan duelako.

       Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila eta Osakidetzari eskerrak eman nahi dizkiegu, Jardunaldiak antolatzeko euren laguntza zintzo eta ezinbestekoa eman digutelako.

       Eta nola ez, gogorapen berezia Fundacion Signo-koei, lehen urratsak emanez mundu sanitario erakargarri honetan batetik bestera ibiliz, euren lehen urtebetetzea bete dutelako.

       Eta amaitzeko, Jardunaldi hauen antolakuntzan jarri dugun ilusio eta ardura guztiarekin pozik gera zaitezten nahi dugu.

Eskerrik asko etortzeagatik.

 

Eduardo Maiz Olazabalaga
Batzorde Antolatzailearen Presidentea



V. jardunaldi honek, Hellínen (1993ko urtarrila), Oviedon (1994ko maiatza), Coruñan (1996ko urria) eta Kanaria Handiko Las Palmasen (1998ko azaroa) egindako aurreko laurek bezala, eztabaida-lekua izan nahi du, jakintzara eta Sistema Sanitarioaren orainera eta gerora irekia. Izan ere, horretan gaude murgildurik hain zoragarriak diren Osasun Zerbitzuetan lan egiten dugunok.

Jardunaldi hau XX. mendearen bukaerarekin eta XXI. mendearen hasierarekin batera gertatzeak orainaz hausnartzera behartzen gaitu, baita egiten ari garena berrikusi eta aztertzera ere. Ildo beretik, datorren milurtekoak, teknologia berriek eta zentro sanitarioak antolatzeko sistema berriek ekarriko digutena aztertu behar dugu eta Europako Batasunean, eta azken finean, denon artean eraikitzen ari garen Europan parte hartzeak nolako eragina sortuko digun.

Oso garrantzitsua iruditzen zaigu, jardunaldi hauen zabaltze joerarekin bat etorriz, ahalik eta arlo gehienetara hedatzen jarraitzea, esate baterako, arlo publikora, arlo pribatura, enpresa hornitzaileetara, aseguru-etxeetara, gestioan aritzen diren profesionariengana eta abar luze batera.

Horretarako jardunaldi hau honela egituratu dugu:

Txosten eta komunikazio-mahaiak, 7 gaitan egituratu ditugu:

Zerbitzu asistentzialak.
Zerbitzu orokorrak eta finantziazioa.
Asistentziaren kalitatea.
Giza baliabideak.
Berrikuntzak antolamenduan.
Informazio sistemak.
Etorkizuneko eszenatokiak.

Profesionari ospetsuen partaidetzari eta parte-hartzaile bakoitzaren esperientziari esker, gestio sanitarioaren egungo alderdirik berritzaileenei buruz eztabaidatuko dugu.

Komunikazioak gure herrian dauzkagun esperientzia desberdinen eta era askotakoen arteko topaleku izatea nahi dugu. Jardunaldiaren garrantzia nabarmentzeko eta partaidetza ahalik eta gehien suspertzeko, zazpi sari emango ditugu, bat gai bakoitzean, 200.000 pezetakoa bakoitza.

Jardunaldi honen ezaugarriak kontutan hartuta, bildu eta eztabaidatzeko gunea, lan-tailer batzuk antolatu ditugu. Egitarau luze eta handizalea izango dute, eztabaidarako eta ekarpen praktikoak plazaratzeko talde egonkorrak sortu nahi dituena.

Zentro sanitarioek egokitzat jotzen dutena aurkeztu ahal izango dute stand-gunean horretarako prestaturiko bazarrean.

Era berean, enpresa hornitzaileen ekarpenak eta azalpenak ezagutuko ditugu, beren produktu eta zerbitzuen berrikuntzak erakutsiko dituztelarik.

Jardunaldi hau Bilbon egingo dugu eta eraldatze sakonean murgildurik dagoen hiri hau, ezpairik gabe, kostu sanitarioen gestio eta ebaluazioaren alderdirik garrantzitsuenak aztertu eta horiei buruz eztabaidatu eta hausnartzeko lekurik erakargarriena da. Izan ere, museo asko daude Bilbon, Guggenheim Bilbao Museoa eta Arte Ederretako Museoa azpimarratu behar direlarik eta gure gastronomia ere ezin dugu ahaztu, betidanik ospe handia izan duena.